Babes ofizialeko etxeen eraikuntza

SarreraBetebeharrak eta prozeduraKontsulta itzazu oinarriak
Betebeharrak eta prozedura
Eskabide orriak Behin behiniko zerrenda
 
Erroldatzea

1. Dirusarrerak

Eusko Jaurlaritzaren araudiaren arabera, 9.000 eta 33.100 euro arteko sarrera haztatuak urtean; mugikortasuna murriztua duten pertsonentzat, gutxienekoa 3.000 euro izango da (dirusarrera horien justifikazioa 2005eko ekitaldiari dagokiona izango da).

2. Etxebizitza beharra
Etxebizitzarik ez izatea Eusko Jaurlaritzaren araudiaren arabera.

3. Erroldatzea
Azpeitian gutxienez 6 urtean erroldatua egotea, 2007ko urtarrilaren 1aren aurreko 15 urteotan.

Prozedura

1. Eskatzaileen zerrenda
Eskariak jasotzeko epea amaitutakoan (2007ko martxoaren 20a), eskari horiek Etxebide-Euskal Herriko Etxebizitza Zerbitzu Publikoko Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroak tramitatuko ditu.

2. Izena emandakoen zerrenda
Etxebide-Euskal Herriko Etxebizitza Zerbitzu Publikoko Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroak Eusko Jaurlaritzaren Arandia betetzen duten eskatzaile guztien izenak hartuko ditu.

3. Zozketarako zerrendak
Zerbitzu horri eskatuko zaio izena emandakoen zerrenda (1. eta 2. baldintza bete dituzten guztiak), ondoren udal zerbitzuek erroldatzearen
irizpidea betetzen den egiaztatu dezaten eta, berrazterketa horren arabera, partehartzaileen behin-behineko bi zerrenda prestatuko dira: zerrenda batean mugikortasuna murriztua duten pertsonentzako egokitutako etxebizitzetakoren bat lortu nahi dutenak sartuko dira, eta
bigarrenean gainerako eskatzaile guztiak. Zerrenda horiek Azpeitiko Udalaren iragarki oholean eta web orrian argitaratuko dira hamar lan eguneko epean, aurrez Gipuzkoako lurralde historikoan tiradarik handiena duen egunkarian iragarki bat jarri ondoren. Hamar eguneko epe berean baztertutako eskatzaileek dagozkien erreklamazioak jarri ahal izango dituzte. Partehartzaileen zerrendan onartutzat agertzeak ez du esan nahi betetzen direnik eskatutako baldintza eta betebeharrak, eta horiek egiaztatu egin beharko dira etxebizitzen behin betiko esleipena egin aurretik.

4. Notarioaren aurrean zozketa
Etxebizitzak aukeratzeko hurrenkera jarriko da. Zozketaren eguna behar adinako aurrerapenarekin emango da jakitera.

5. Zozketarako zenbakiak (oinarrietako 6. artikulua)
• Bakarka izena emandakoek, zenbaki bana.
• Bikote edo horien pareko elkarte moduan izena emandakoek, bi zenbaki.
• Bikoteek seme-alaba bat edo gehiagorekin, edo horien pareko elkarte modukoek, hiru zenbaki.

Onuradunak hitz ematen du etxebizitza horretan biziko dela eta bertan erroldatu.

Baldintza hau betetzen ez baldin bada kontratua bertan behera geratuko da eta
etxebizitza horren jabe edo onuradun izaera galduko du.


Eskariak aurkezteko epea 2007ko martxoaren 20an
bukatuko da

Zure eskaria aurkezteko bi aukera:

2007ko martxoaren 19a da zure eskaria Azpeitia Lantzen udal baltzuan aurkezteko epemuga, dagokion dokumentazioarekin
batera. Baltzu horretako arduradunek aurkeztuko dituzte agiri horiek Etxebiden.

2007ko martxoaren 20a da zure eskaria zuzenean Etxebide, Euskal Herriko Etxebizitza Zerbitzu Publikoko Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan aurkezteko epemuga.

Edozein zalantza edo argibidetarako, deitu Azpeitia Lantzen erakundera ( 943 15 71 83 ).

 
Azpeitiko Udala 2007 ©