Babes ofizialeko etxeen eraikuntza

SarreraBetebeharrak eta prozedura
Betebeharrak eta prozedura
Eskabide orriak
 
Erroldatzea

1. Dirusarrerak

Gutxienez 12.000 euro eta gehienez 49.650 (BOE 1,5) euroko sarrera haztatuak, dirusarrera horien justifikazioa 2006ko ekitaldiari dagokiona izango da.

2. Etxebizitza baten beharra
Etxebizitzarik ez izatea gai honetan Erkidegoan indarrean den araudi erregulatzailearen* arabera.

3. Azpeitia Lantzen S.A.ko promozioetarako bizilekua eta lana
• Azpeitian gutxienez 3 urte bizitzea azkeneko 5 urteotan.
• Gutxienez 5 urte bizitzea azkeneko 15 urteotan.
• Azpeitian lana egin izana azkenengo 10 urteetan.


Nota: Nuarbeko promozioari dagokionean begiratu bere oinarri bereziak.

Prozedura

1. Notarioaren aurrean zozketa
bere garaian jakitera emango den datan.

2. Zozketarako zenbakiak
• Bakarka izena emandakoek, zenbaki bana.
• Bikote edo horien pareko elkarte moduan izena emandakoek, bi zenbaki.
• Bikoteek seme-alaba bat edo gehiagorekin, edo horien pareko elkarte modukoek, hiru zenbaki.

3. Behin-behineko zerrendak
Eskariak jasotzeko epea amaitutakoan eta Azpeitia Lantzen S.A.k tramitatzen dituenean, zehaztutako epean aurkeztutako izen-emate eskaerak Azpeitiko Udalaren iragarki oholean eta web orrian argitaratuko dira hamar lan eguneko epean. Gero, partehartzaileen bi zerrenda prestatuko dira: zerrenda batean mugikortasuna murriztua duten pertsonentzako egokitutako etxebizitzetakoren bat lortu nahi dutenak sartuko dira, eta bigarrenean gainerako eskatzaile guztiak.

Kuartel Zaharrean, Enparan 49-51-53an eta Nuarben kokatutako etxebizitzak esleitzeko modua: jabetzan eta betiko kalifikazio epealdian.

ETORLUR S.A.k 6 etxebizitza adosaturen zozketarako oinarriak argitaratuko ditu: Azaleraren Eskubide Erregimena.

Onuradunak hitz ematen du etxebizitza horretan biziko dela eta bertan erroldatu. Baldintza hau betetzen ez baldin bada kontratua bertan behera geratuko da eta etxebizitza horren jabe edo onuradun izaera galduko da.


Eskaria aurkezteko epea:
2007 ekainaren 15ª

Zozketan parte hartu nahi duten pertsona fisikoek eskaera 2007ko ekainaren 17a baino lehen aurkeztu behar dute Azpeitia Lantzen S.A.k dituen bulegoetan: Enparan Kalea 1, 2. solairua.

Oharra: Edozein zalantza edo argibidetarako, deitu Azpeitia Lantzen erakundera (943 15 71 83).

 
Azpeitiko Udala 2007 ©