Babes ofizialeko etxeen eraikuntza
Etxebeltz Izarran
SarreraBetebeharrak eta prozedura
Sarrera
Eskabide orriak
 

Duela gutxi, Loiolabiden, Etxebeltz-Izarra izenaz ezagutzen den eremuan eraikitzen hasi diren 208 Babes Ofizialeko Etxebizitzen zozketan parte hartzeko eskaerak aurkezteko epea bukatu da.

Horiek alde batera utzita, laster jarduera berriak abian jarriko dira eta beste 40 etxebizitza publiko izango dira azpeitiarren zerbitzura, Azpeitiko Alde Zaharrean eta Nuarben banatuta. 40 etxebizitzetatik 34 udalaren promoziokoak dira. Gainontzeko 6ak Gipuzkoako Foru Aldundiak ETORLUR Sozietatearen bitartez eraikiko ditu Nuarben.

Argibide zabalagoak jasotzeko edota eskaria aurkezteko, Azpeitia Lantzen udal batzuaren bulegoetara jo dezakezue.

Eskariak aurkezteko epea 2007ko ekainaren 15ean amaituko da.

 
Azpeitiko Udala 2007 ©