Azpeitiko Udala

Azpeitia ezagutu

Loiola

Eraikin bikain honetara eta ingurura jende asko etorri izan da urteetan eta pertsona ospetsu askok zehatz-mehatz deskribatu ditu mendez mende. Eliz giroa ere nabaria izan da eta horrek ere bisitari asko eta asko erakarri ditu.

> Loiolako Inazio hil zeneko 450. urteurrena

Foto de la Basílica de Loiola

Loiolako inguruetan ibiltzea, han dauden lorategi botanikoetan barneratzea edota kareharrizko Izarraitz mendikatearen irudi bikainaz gozatzea Loiolara iristen diren bisitari guztiek bete beharreko zeregina da.

Baselizatxoen katedrala izenaz ezaguna den Zumarragako Antzinako amaren elizatxoarekin eta Oñati-Arantzazuko Santutegiarekin batera, Hiru Tenploen Ibilbidearen ataletako bat da. Ibilbide horretan erlijioari lotutako arkitektura eredu bikainak ikusi ahal izango dituzu eta izadi bikain-eder eta erakargarriko eskualdeetan ibili.


Foto del Santuario de Loiola

Santutegia

Loiolako Basilika Bernini handiaren ikasle batek, Carlo Fontana arkitektu italiarrak, diseinatu zuen. Gure herriko monumenturik ezagunena da, zalantzarik gabe, eta mundu osoko eraikuntza barroko esanguratsuenetako bat.

XVII. mendekoa da eta Zalduako Martin, Lekunako Sebastian eta Ignazio Ibero euskaldunek egin zuten.

Basilika hau egiten bi mende luze aritu ziren.


Foto de la Casa-Torre de los Loiola

Dorretxea

Loiolatarren Dorretxean jaio zen Inazio santua 1491n. Dorretxe hori Santutegiaren barruan dago oraindik ere, Basilikaren ondo-ondoan.

Foto del caserío Errekarte

Errekarte baserria

Garate Anaia doatsuaren jaiotetxea da. Gaurko egunean museo etnografiko txiki bat dago bertan.

Foto de la casa de Espiritualidad

Gogarte Etxea

Santutegiaren inguruan dauden eraikinetan berriena da. 1940ko hamarkadako monasterio bat da.

Foto de la residencia de Loiola

Loiolako Egoitza

1713. urtean izan zen eraikia. Orain gutxi arte Kristo Erregeren lekaimeen etxea izan da.

Foto de la Biblioteca del Santuario de Loiola

Liburutegia

Jendearentzat 1997an ireki zenetik, Loiolako Santutegiaren Liburutegia erlijio eta monumentu gune honek eskaintzen dituen zerbitzu erakargarrietako bat gehiago da.

Azpeitiko Udala 2007 ©