Azpeitiko Udala

Azpeitia ezagutu

Kokalekua

Foto panorámica de Azpeitia

Azpeitia Gipuzkoa erdi erdian dago, Urola ibai ertzean, eta Izarraitzeko Mendigune handiaren behealdean.

Azpeitiak historia eta monumentu ondare garrantzitsua du. Ondasun horien artean, mundu mailan ezaguna den Loiola aipa daiteke. Izan ere, antzina, Jesusen Lagundiaren sortzaile Ignazio Santuaren jaiolekua izan zen. Gaur egun, berriz, monumentu-multzo handia da.

Azpeitia derrigorrez bisitatu beharreko hiria da Gipuzkoa bertako hiru monumentu esanguratsuenen bidez ezagutu nahi dutenentzat. Aipatu monumentuak ondorengoak dira: Loiolako Santutegia, Zumarragako Andre Mariaren Baseliza, eta Oņatiko Arantzazuko Gure Amaren Santutegia.

Azpeitia itsasotik hamar minutura dago, eta ordu bete baino gutxiago dago bertatik Donostiara, Bilbora eta Gasteiza. Hiri hauetako aireportuez gain, beste bi daude Loiolatik ordu bete ingurura: Iruņakoa eta Biarritzekoa.

Azpeitiko Udala 2007 Š