Azpeitiko Udala

Azpeitia ezagutu

Ingurumen arloko heziketa > Ingurugiro etxea museoa

Foto del Museo del medio ambiente Ingurugiro Etxea antzinako Egibar baserrian dago kokatuta. Baserri hau XV. mende erdialdean eraiki zen, eta han bizi izan zen Loiolako Inazio santua bere haurtzaroan.

Etxea Eusko Jaurlaritzarena da gaur egun, eta 1986an museo bihurtu zen.

Azpeitiko Udalak bultzatuta, museo hori heziketa arloko eskaintza zabal baten ardatz da eta bertan elkartzen dira ingurumen arloko hainbat baliabide eta azpiegitura ikustera joateko aukerak, hala hondakinen arlokoak nola uraren hornidura eta tratamenduarekin, energiaren garraio eta sorrerarekin edota izadiarekin, baserri munduarekin eta herri-inguruarekin lotuak daudenak.

Foto de niños en el museo de Medio Ambiente de Azpeitia Ingurugiro Etxea, ingurumenaren gaineko museoaren helburua bertara hurbiltzen diren bisitariak gure planetak gaur egun ingurumen arloan dituen arazorik larrienen jakinean jartzea da. Eta arazo horien berri eman ondoren, egoera honetara ekarri gaituzten arrazoiak eta horien ondorioak ere agertzen saiatu eta, ahal bada, izan ditzakegun irtenbideak ere eskaintzen ahalegindu.


Etxe horretan arlokako hainbat gune daude, ingurumen baliabideak arrazoiz eta zentzuz erabiltzeko eta, horrela, garapen jasangarria lortu.

Erakusketa-aretoak

Museoak erakusketa-areto ugari du, eta 17 arlo ezberdinei buruzko erakusketak egiten dira bertan, esaterako, lurzorua, atmosfera, ura, biodibertsitatea, etab. Horrez gain, diaporama, bideoteka eta iraunkortasunean aditua den dokumentazio-zentroa du Museoak.

Gidatu gabeko bisitak egin daitezke Museoaren ordutegian, eta baita gidatu gabeak ere, aldez aurretik hitzartuz.

Bisitak beste instalazio batzuetara

Ingurugiro Etxeak ingurumen-zerbitzuak eskaintzen dituen beste instalazio batzuk kudeatzen ditu, esaterako, Hiri-Hondakinen zabortegia eta Lapatxeko Kontsumo Iraunkorraren Gela, eta baita Nuarbeko urtegia edo Ibai-Ederreko araztegia ere.

Euskadiko Ingurumen-Hezkuntzako Zentroen Sarean dagoen Ingurugiro Etxeak egiten duen sentsibilizazio eta informazio lanari esker, Azpeitia erreferentziazko hiri bihurtu da gure ingurunearekin erlazionaturiko hezkuntza-programen kudeaketan.

Ordutegia

Astelehenetik ostiralera: 10:00-13:00 / 15:00-17:30
Larunbatetan: 10:00-13:30 / 15:30-17:30
Igandetan: 10:00-13:30
Jaiegunetan itxita.

Ingurugiro Etxea Museoa
Telefonoa: 943 81 24 48
Web: www.ingurugiroetxea.org

 

Azpeitiko Udala 2007 ©