
Bere burua Jainkoari eskeini zionetik, Inazio santuaren bizitzaren zatirik garrantzitsuenetako bat Azpeitian gertatu zen, Madalenako Ospital eta Elizatxoan, bere jaiotetxetik, Loiolatik, kilometro ingurura.
Azpeitian, Soreasuko Sebastian santuaren Eliza nagusian, dago Inazio santuak bataioko ura hartu zuen pontea. Jendeak erlikia zoragarri moduan gurtzen du.
Loiolako Dorretxetik hurbil dago. Baserri honetan igaro zituen Inazio santuak bere haurtzaroko lehen urteak. Etxe honetan bizi zen eta Loiolatarren oletako batean lan egiten zuen Erraztiko olagizonaren emazteak, Maria Garinek, eman zion bularra eta hazi zuen.
Baselizatxo honetara etorri ohi zen sarritan Inazio, ume eta gaztetan, otoitz egitera Olatzko Amaren irudiaren aurrean. Gipuzkoako Batzar Nagusien bilkura-leku ere bazen.
Ospital honetan bizi izan zen Inazio santua hiru hilabetez, 1535. urtean Azpeitira etorri zenean. Hemendik atera ohi zen egunero Azpeitiko kaleetara, eskera. Eskean lortzen zuen dirua, gero, Ospitalean zeuden behartsuen artean banatzen zuen..
Hemen aritzen zen Inazio bere herritarrei predikatzen eta txikienei kristau ikasbidea irakasten. 1921. urtean zaharberritu zen, Inazio santua Iruñean zauritu zuteneko IV. mendeurrena izan zenean.