Azpeitiko Udala

Azpeitian zer

Iragarkien txokoa

  • Azpeitiko danborraden 50.urteurrenean izango dira Gipuzkoako 36 herritako ordezkariak

    Azpeitiko danborraden 50.urteurrena ospatzeko Jaialdi erraldoia egingo da Izarraitz pilotalekuan, bihar gaueko 22:00etan hasita. Herriko talde guztiez gain, Gipuzkoako 36 herritako ordezkariek ere jaialdian hartuko dute parte. Ekitaldiko sarrera doan izango da eta pilotalekuko ateak ez dituzte gaueko 21:45ak arte irekiko. Azpeitiko danborraden sortzaile Cecilio Arabaolaza ere gure artean izango da. Beste sortzailea, Baltasar Iglesias, berriz, ez da ekitaldian izango. Guztia behar bezala antolatzeko, Udaleko Festa eta Kultura Batzordeak elkartu ziren azaroan.

    Azpeitiko talde guztiak
    Azpeitiko helduen danborradako 20 taldeetako ordezkariak eta haurren danborradako beste 10 taldeetako ordezkariak Izarraitzen izango dira. Hain zuzen, talde bakoitzeko bost lagun, heldu eta ume. Horiez gain, helduetatik eta gazteetatik, ohorezko bina zuzendari, lau gaztadore eta banderaduna ere etorriko dira. Herriko 150 danborjolez gain, Udal Musika Bandako, Barrenetxea Abesbatzako eta Musika Eskolako 90 bat musikari ere ekitaldian izango dira, Sebastian Martxa eta Soreasuko Sebastian abesten, besteak beste.

    Kanpoko taldeak
    Azpeitiko danborradari eta herriari eskaini nahi dioten omenaldi honetara danborrada egiten duten Gipuzkoako 43 herritatik 36 ordezkari ere, azpeitiarron artean izango dira. “Kanpoko herrietatik jasoko dugun erantzuna sekulakoa izan da. Hasiera batean, ez genuen espero horrenbestek parte hartuko zutenik”, esan dute Udaleko Festa Batzordeko Aitor Gorrotxategik eta Mikel Ibarzabalek. “Guztira 475 kanpotar etorriko dira, 9 autobusetan eta kanpoko herrietako 30 bat alkate eta zinegotzi ere hemen izango dira”, jakinarazi dute.

    Parte hartuko duten herriak: Aizarnazabal, Andoain, Arrasate, Azkoitia, Beasain, Bergara, Deba, Donostia, Eibar, Elgeta, Elgoibar, Errenteria, Eskoriatza, Getaria, Hernani, Ibarra, Lasarte-Oria, Legazpi, Legorreta, Lezo, Mendaro, Mutriku, Oñati, Ordizia, Orio, Ormaiztegi, Pasai, Segura, Soraluze-Placencia de las Armas, Tolosa, Urnieta, Zaldibia, Zarautz, Zestoa, Zumaia eta Zumarraga.

    Udaleko Festa Batzordetik adierazi dutenez, kanpotar asko gogo biziz ari da prestatzen danborradarako: “Eibarko danbor-jole batzuk aste honetan Izarraitz pilotalekuan egin ditugun entseguetara etorrri dira”.

    Azpeitiko Udalaren asmoa eta nahia zen Donostiatik 100 ordezkari etortzea, han guztira, 100 talde baitaude. Etortzeko prest agertu ziren, baina leku aldetik justu antzean ibili direnez, azkenean 30-35 lagun inguru etorriko dira. Azpeitiko Udalak, bereziki, Donostiko Euskal Bilera Elkarteko ordezkariak gure artean egotea nahi zuen, hasierako taldea delako eta Azpeitiko danborraden hastapenean lagundu zuelako.

    Liburua salgai
    “Azpeitiko Danborradak” liburua TXAKEL etxeak argitaratu du, Corrugados enpresaren eta Azpeitiko Udalaren laguntzarekin eta babesarekin. Guztira, 348 orrialde ditu eta Azpeitiko danborraden ezinbesteko hiru atal jasotzen ditu liburuak: gaur eguneko egoera, herritarren partaidetza eta 50 urteko historia. Herriko jendearen testigantzak eta argazkiak ez dira falta liburuan.

    Liburua eskuratu nahi duenak, ekitaldiaren ondoren salgai egongo da pilotalekuaren irteeran, 10 euroren trukean. Astelehenetik aurrera, berriz, herriko ohiko liburudendetan jarriko dute saltzen, 15 eurotan. Lortutako dirua beharra duten erakunde eta elkarteei laguntzeko emango da.

  • Azpeitiko danborraden 50.urterrenea

Azpeitiko Udala 2007 ©