Hasi dira saihesbidea egiteko lanak

Inaugurazio ekitaldiaAzpeitiko saihesbidearen lehen faseko lanak egiten hasi dira. Gaur (astelehena, ekainak 29) egin dute lanen hasierako ekitaldi ofiziala Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Azpeitiko Udaleko ordezkariek.

Landetako biribilgunetik Zapatarira bitarteko zatiak osatzen du lanen aurreneko fasea, eta urtebetean eginda egotea espero dute agintariek. Hala adierazi du Julian Eizmendi Azpeitiko alkateak Orotara 8 milioi euro inbertituko ditu diputazioak saihesbidean, eta lanak Altuna y Uria enpresak egingo ditu.

Gehiago irakurri...
 
Azpeitiko Udalaren arabera, udal euskara ordenantzaren helburua ez da gaztelera diskriminatzea, bi hizkuntzak erabiltzeko aukera berdinak izatea baizik

ordenantza

Azpeitiko Udalak uste du, Espainiako Auzitegi Gorenak gaizki ulertu duela bere euskararen udal ordenantza, "bere helburua ez baita gaztelania diskriminatzea, euskara ez baztertzea baizik". Gaztelania diskriminatu denaren froga bakar bat ere ez dagoela adierazi dute Julian Eizmendi alkateak eta gaiaz arduratu den Iñaki Agirreazkuenaga abokatuak, eta ondorioz, ez datozela bat sententziarekin. Maria Jesus Aranburu Gipuzkoako Foru aldundiko Euskara eta Kultura diputatuak "babes osoa" eman dio Azpeitiko Udalari eta Aldundiak araudi horren helburu eta xedeekin "erabat" bat egiten duela adierazi du.

 

Gehiago irakurri...
 
Bihar, ostirala (hilak 26, sexologia zerbitzua eskainiko da

sexualitatea_tx

Arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara sexologia zerbitzua eskainiko da bihar, ostirala (ekainak 26), hilero legez. Gazte Informazio Bulegoan (Udaltzaingoaren ondoan) eskainiko da zerbitzua, eta bertan egongo da sexologia teknikaria nahi duten herritarren zalantza eta kezkak erantzuteko. Bulegora bertaratu nahi ez dutenek internet bidez ere egin dezakete kontsulta, webgune honetan bertan, sexologia zerbitzuaren atal berezituan. Bertatik galdera bidali, eta on-line erantzungo du sexologoak.

 

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

Orria 1 Zenbatetik 32

Hileko galdera

Auzoetako festak arrakastatsuak al dira?
 

Inmigrazio plana

inmigrazio_plana

Agenda

<<  Uztaila 2009  >>
 As  As  As  Os  Os  La  Ig 
    1  2  3  5
  6  7  8  91011
13141517
20212223
2728293031  


Enparantza Nagusia, 5 - Tel: 943 15 72 00 - 20730 Azpeitia (Gipuzkoa) - www.azpeitia.net